12-18 urte · Euskaraz · Interaktiboa · Doakoa

Adimen Artifiziala ikasi, esploratuz

Txatbotek, irudi-sortzaileek eta gomendio-sistemek nola funtzionatzen duten jakin nahi duzu? Hemen ikasiko duzu zergatik asmatzen duten batzuetan eta bestetan ez, nola idatzi eskaera hobeak, eta zergatik den garrantzitsua beti egiaztatzea.

AA ulertzeko oinarriak, jarduera interaktiboak eta erabilera arduratsua, guztia euskaraz.

8 Kapitulu
4 Laborategi
8 Erronka
%100 Euskaraz

artifiziala.eus eta AILit Framework

artifiziala.eus proiektua AILit Framework delakoaren ikuspegi pedagogikoarekin lerrokatuta dago. Marko horrek lehen eta bigarren hezkuntzan adimen artifiziala ulertzeko, erabiltzeko eta kritikoki baloratzeko behar diren ezagutzak, gaitasunak eta jarrerak antolatzen ditu.

  • Helburua
    Ekimena PISA 2029 ebaluazioaren domeinu berritzaileari ekarpena egiteko eta Europar Batasunaren hezkuntza digital kalitatezko eta inklusiboaren helburuekin bat egiteko ulertzen da.
  • Zer da AI literacy?
    AI literacy-ak adimen artifizialaren eraginpeko munduan ondo moldatzeko behar diren ezagutza teknikoa, gaitasun iraunkorrak eta etorkizunerako jarrerak biltzen ditu.
  • Zer ahalbidetzen du?
    Ikasleek AA erabiltzea, AArekin sortzea, AA kudeatzea eta AA diseinua ulertzea garatzen dute, haren onurak, arriskuak eta inplikazio etikoak kritikoki baloratuz.
  • Zergatik dator bat artifiziala.eus honekin?
    Plataformak oinarriak, datuak, ereduak, promptak, egiaztapena, alborapena, pribatutasuna eta erabilera arduratsua batera lantzen ditu.
  • Ikuspegi pedagogikoa
    Helburua ez da tresna batzuk erabiltzen ikastea bakarrik, baizik eta ulertzea nola dabilen AAk, noiz laguntzen duen, noiz huts egin dezakeen, eta nola erabili behar den.

AI Literacy-ren lau domeinuak

AILit Framework-ak adimen artifizialarekin ikasteko eta jarduteko lau modu nagusi bereizten ditu.

🔍
1. domeinua

Engaging with AI

AA tresna gisa erabiltzea da: informazioa, eduki berriak edo gomendioak jasotzeko. Ikasleek AAren presentzia antzeman eta emaitzen zehaztasuna kritikoki baloratzen ikasten dute.

2. domeinua

Creating with AI

AArekin lankidetzan aritzea da sormeneko edo arazoak ebazteko prozesuetan, prompten bidez emaitzak gidatuz eta berrikusiz.

⚙️
3. domeinua

Managing AI

AAk giza lana nola osatu eta indartu dezakeen erabakitzea da, noiz erabili, nola gidatu eta nola ebaluatu ikasiz.

🧠
4. domeinua

Designing AI

AAk nola funtzionatzen duen ulertzea da: datuek, diseinu-erabakiek eta ereduen portaerak sistemaren fairness-a, erabilgarritasuna eta inpaktua nola baldintzatzen duten aztertzea.

Nola lantzen da hori artifiziala.eus-en?

AI literacy ez da ideia teoriko bat bakarrik. artifiziala.eus webgunean lau domeinu horiek modu progresiboan lantzen dira, oinarrizko ulermenetik hasi eta erabilera kritiko, sortzaile eta arduratsuraino. Horretarako, webguneak 8 kapitulu, praktika-guneak, erronkak eta orientazio osagarriak eskaintzen ditu.

  • 8 kapitulu
    Adimen artifizialaren oinarriak, datuak, ereduak, hizkuntza, sorkuntza, promptak, egiaztapena eta etika lantzeko.
  • Laborategiak
    Kontzeptuak probatzeko eta esperimentatzeko jarduera bisual eta interaktiboak.
  • Erronkak eta mini-quizak
    Ikasitakoa finkatzeko, autoebaluazioa egiteko eta ulermena egiaztatzeko.
  • Irakasleentzako gida
    Edukiak ikasgelan txertatzeko orientazio pedagogiko eta didaktikoa.
  • Familientzako orientazioa
    Etxean AAri buruz hitz egiteko eta erabilera arduratsua sustatzeko aholkuak.
  • Ikaskuntza progresiboa
    Edukiak ulertu, praktikatu, zalantzan jarri eta arduraz erabiltzeko antolatuta daude.
🤖
1. kapitulua

Zer da adimen artifiziala?

Atala Ariketak
  • I. Zer da benetan AA?---
  • II. AI mota desberdinak---
  • III. Mini-quiza0/2
📊
2. kapitulua

Datuak eta ereduak

Atala Ariketak
  • I. Machine learning---
  • II. Datuen garrantzia---
  • III. Mini-quiza0/2
👁️
3. kapitulua

Nola ikusten dute makinek?

Atala Ariketak
  • I. Ikusmen artifiziala---
  • II. Pixelak eta ezaugarriak---
  • III. Mini-quiza0/2
🗣️
4. kapitulua

Nola ulertzen dute hizkuntza?

Atala Ariketak
  • I. Hizkuntza naturala---
  • II. Token-ak eta probabilitateak0/1
  • III. Mini-quiza0/2
5. kapitulua

Eredu generatiboak

Atala Ariketak
  • I. Zer dira eredu generatiboak?---
  • II. LLM-ek testua sortzen0/1
  • III. Mini-quiza0/2
💬
6. kapitulua

Prompt onak idazten

Atala Ariketak
  • I. Zer da prompta?---
  • II. Iterazio teknikak---
  • III. Mini-quiza0/2
🔍
7. kapitulua

Arriskuak eta egiaztapena

Atala Ariketak
  • I. Fidagarritasuna---
  • II. Egiaztapen teknikak0/1
  • III. Mini-quiza0/2
⚖️
8. kapitulua

Etika, pribatutasuna eta alborapena

Atala Ariketak
  • I. Alborapena (bias)0/1
  • II. Pribatutasuna---
  • III. Mini-quiza0/2