MAIL
PISA 2029 · Domeinu berritzailea

Prestatu MAIL probarako, euskaraz

2029an PISAk lehen aldiz ebaluatuko du Hedabideen eta Adimen Artifizialaren Alfabetatzea (MAIL): 15 urteko ikasleek eduki digitalekin, hedabide-plataformekin eta AA sistemekin modu eraginkor, etiko eta arduratsuan jarduteko duten gaitasuna. Hemen dituzu teoria, ariketa interaktiboak, simulagailuak, txantiloi deskargagarriak eta liburu osoa.

5 gaitasun46 ariketa6 simulagailu12 txantiloi78 orriko liburuaDoakoa · CC BY-NC-SA
01 · Zer da MAIL?

Ez da tresnak erabiltzen jakitea bakarrik

«Eduki digitalekin, hedabide-plataformekin eta AA sistemekin modu eraginkor, etiko eta arduratsuan jarduteko behar diren gaitasunen multzoa.»

Horrela definitzen du ELGAk MAIL, PISA 2029ko domeinu berritzailea. Bi alfabetatze uztartzen ditu: hedabideen alfabetatzea (mezuak eskuratu, ulertu, aztertu eta sortzea) eta AA alfabetatzea (AA sistemekin jardutea, sortzea, kudeatzea eta haien onura eta arriskuak kritikoki baloratzea).

Gaur egun AAk edukiak sortzen ditu, zer ikusten dugun aukeratzen du gomendio-sistemen bidez, eta bera ere hedabide bihurtu da (txatbotak). Horregatik ezin dira bi alfabetatzeak bereizita landu.

Irakurri markoa euskaraz →

Nor ebaluatuko da?

15 urteko ikasleak (Euskal Herrian, gehienak DBH 4. mailan). Ikasle bakoitzak domeinu batzuk egiten ditu; MAIL horietako bat izango da.

Nola?

Ordenagailuan. Ataza laburrak (aukera anitza, lotzea, erantzun laburrak) eta ataza luzeak ingurune simulatuetan: txata, nabigatzailea, bilatzailea, AA tresnak.

Zer neurtzen da?

Bost gaitasun, hiru kontzeptu gakoren inguruan (egileak eta audientziak, mezuak eta esanahiak, irudikapenak eta errealitateak) eta bost testuingurutan.

Eta galdetegia?

Ikasleen jarrerak, ohiturak eta ikastetxean MAIL lantzeko izan dituzten aukerak ere jasoko dira. Irakasleen lanak garrantzia du!

02 · Gaitasun-eredua

Bost gaitasun, erdian etika

Eskuratu eta erabili da oinarria; hortik garatzen dira aztertzea, parte hartzea eta sortzea. Etika eta ardura guztiak zeharkatzen ditu. Egin klik gaitasun batean haren orrira joateko.

04 · Nolakoa izango da proba?

Bi ataza mota, bost testuinguru

PISA MAILek benetako egoerak simulatzen ditu: eskola, lana, aisialdia, bizitza zibikoa eta harremanak. Ez du neurtzen zer dakizun bakarrik, baizik eta nola jarduten duzun.

Ataza laburrak

Azkarrak eta zehatzak

Aukera anitzekoak, lotzekoak edo erantzun labur eraikiak. Adibidez: «Iragarkia ala ez?», «Partekatuko zenuke?», «Zein bilaketa da egokiena?»

Aukera bakarraAukera anitzaSailkatuLotuErantzun laburra
Ariketa-bankura →
Ataza luzeak

Ingurune simulatuak

Mahaigain birtual batean txata, nabigatzailea eta AA tresnak dituzu. Probak zure ekintza-sekuentzia behatzen du: zer bilatzen duzun, zein iturri irekitzen dituzun, nola justifikatzen duzun.

TxataNabigatzaileaBilatzailea✦ AA tresnakFitxategiak
Probatu simulagailua →

Harremanak

Lagunak, taldeak, lagun-txatbotak eta ongizatea.

Ikaskuntza

Eskolako eta laneko egoerak: iturriak, AAren mugak.

Aisialdia

Sare sozialak, jokoak, gomendio-algoritmoak.

Limurtzea

Publizitatea, desinformazioa, logos, pathos, ethos, kairos.

Herritartasuna

Albisteak, parte-hartze zibikoa, demokrazia.

05 · Probatu orain

Horrela funtzionatzen dute ariketek

Ariketa bakoitzak gaitasuna, testuingurua eta maila (oinarrizkoa, tartekoa, aurreratua) adierazten ditu. Erantzun eta jaso feedback azalpenarekin. Zure aurrerapena nabigatzaile honetan gordetzen da.

Aholkua

Begiratu ardatz bertikalari. Informazio zuzena ere modu engainagarrian aurkez daiteke.

06 · Nola erabili gune hau

Bi ibilbide, helburu bera

Ikasleentzat

  1. Ulertu zer den MAILIrakurri markoaren laburpena eta ikusi hiru kontzeptu gakoak.
  2. Landu gaitasun bakoitzaHasi Eskuratu eta erabili gaitasunarekin (oinarria) eta jarraitu besteekin.
  3. Egin proba-saio batAriketa-bankuan denbora-mugako saioa dago, gaitasunen araberako txostenarekin.
  4. Murgildu ataza luze bateanEgin simulagailua: kazetari gazte gisa, albiste bat egiaztatu eta argitalpen bat sortu.

Irakasleentzat

  1. Irakurri gida didaktikoaIrakasleentzako gidak sekuentzia, ikasgaiekiko loturak eta 2029rako ibilbide-orria ditu.
  2. Deskargatu txantiloiak12 txantiloi editagarri (DOCX) eta inprimagarri (PDF): egiaztapen-fitxak, errubrikak, saio-planak.
  3. Erabili simulagailuak gelanProiektatu talde handian edo bikoteka egin; eztabaidatzeko galderak dituzte.
  4. Ebaluatu progresioaErabili MAIL errubrika hiru mailekin (oinarrizkoa, tartekoa, aurreratua).
07 · Liburua

Gune osoa, liburu batean

Liburuaren azala: MAIL, hedabideak eta adimen artifiziala. PISA 2029rako gida irakasle eta ikasleentzat.

MAIL: hedabideak eta adimen artifiziala

Beñat Erezuma eta Elia Revuelta · 1.0 bertsioa (2026ko iraila)

PISA 2029rako gida irakasle eta ikasleentzat

Webguneko eduki guztia ordenatuta, testuinguruan eta eskura: AAren oinarriak, ELGAren markoa euskaraz, bost gaitasunak kapituluz kapitulu, proba nolakoa izango den, PISA estiloko ariketak erantzunekin, ebaluazioa AAren garaian (printzipioak, AA erabilera-mailak, atazen birdiseinua eta errubrikak) eta 10 saioko unitate didaktikoa. Gelan eta etxean lasai irakurtzeko.

  • 78orri
  • 23kapitulu
  • 4eranskin
  • DoanCC BY-NC-SA

Liburua ELGAren PISA 2029 MAIL markoaren lehen zirriborroan oinarritzen da. ELGAk markoa berrikusten duenean, bertsio eguneratu bat argitaratuko da hemen bertan.

Zure aurrerapena

Gaitasunen araberako emaitzak

Datuak zure nabigatzailean bakarrik gordetzen dira (localStorage). Ez da ezer bidaltzen inora.

Ikastetxe osoaren erronka da

MAIL ez da ikasgai bakar batena: Euskara, Matematika, Historia, Zientziak edo Arteak… denetan landu daiteke. Hasi gaur saio bakar batekin.